Familia-zuzenbidea · Bilbo

Dibortzioa Bilbon

Dibortzioa izapidetzen eta akordioa negoziatzen laguntzen dizugu. Auziak epaitegian jarraitzen badu, zure interesak defendatzen ditugu.

Eskatu lehen kontsulta

Zertan lagundu diezazukegun

Lehen kontsultan, adostu duzuena eta erabakitzeko geratzen dena aztertzen dugu. Demanda edo zitazio bat jaso baduzu, epeak egiaztatzen ditugu eta behin-behineko neurriren bat eskatu behar duzun aztertzen dugu.

Adostasuneko dibortzioa

Hitzarmen arautzailea idatzi edo berrikusten dugu, adostutakoa nola aplikatuko den jakin dezazuen. Dibortzioa nola izapidetu eta zuen kasuan notarioaren aurrean formaliza daitekeen azaltzen dizuegu.

Adostasunik gabeko dibortzioa

Zer neurri eskatu behar dituzun zehazten laguntzen dizugu. Auzibidetik jarraituz gero, demanda edo demandaren erantzuna prestatzen dugu, eta prozeduran defendatzen zaitugu.

Seme-alaben zaintza eta gastuak

Zure seme-alaben eguneroko bizimodua kontuan hartuko duen proposamena prestatzen laguntzen dizugu. Guraso bakoitzarekin emango duten denbora, seme-alabak jaso eta eramateko modua, mantenu-pentsioa eta aparteko gastuen banaketa aztertzen ditugu.

Zaintza partekatuak nola funtzionatzen duen (gaztelaniaz)

Etxebizitza, hipoteka eta ondasun erkideak

Etxebizitza nork erabil dezakeen, noren izenean dagoen eta hipoteka nola ordaintzen den aztertzen dugu. Ezkontzaren ondasun-eraentza berrikusten dugu, zer ondasun eta zor banatu behar diren eta nola jakiteko.

Prestatu lehen kontsulta

Dokumentu hauetakoren bat baduzu, ekarri hitzordura.

  • Ezkontza-ziurtagiria eta, hala badagokio, seme-alaben jaiotza-ziurtagiriak.
  • Ezkontzako itunak, hitzarmen-proposamenak edo aurretik egindako akordioak.
  • Diru-sarrerei, familia-gastuei, etxebizitzari, maileguei eta ondasun erkideei buruzko informazioa.
  • Jaso duzun demanda, zitazioa edo ebazpena.

Dokumenturen bat falta bazaizu ere, hitzordua eska dezakezu.

Ohiko galderak

Nola izapidetzen da dibortzioa eta zenbat irauten du?

Adostasuna badago, hitzarmena prestatzen da eta dagokion bidetik aurkezten da. Desadostasunak badaude, bi aldeek beren eskaerak epaitegian aurkez ditzakete, epaileak erabaki dezan. Aldeek prozeduran zehar akordioa lortzen badute, adostasuneko dibortzio gisa jarrai daiteke.

Iraupena izapidetze-bidearen eta auziaren zailtasunaren araberakoa da. Auzibidean, epaitegiaren lan-kargak ere eragina du.

Zenbat kostatzen da dibortzioa?

Aurrekontua egin beharreko izapideen eta konpondu beharreko gaien araberakoa da. Lehen kontsultan zure kasua aztertzen dugu. Aurrera egin nahi baduzu, zer lan egingo genukeen eta zenbat kostatuko litzatekeen azalduko dizugu, lanean hasi aurretik.

Hiru hilabete itxaron behar al da dibortzioa eskatzeko?

Oro har, ezkontzatik hiru hilabete igaro behar dira. Ezkontideetako batek bakarrik aurkezten badu demanda, lehenago egin dezake, eskatzailearentzat edo ezkontideetako edozeinen seme-alabentzat legeak aurreikusitako arriskuren bat egiaztatzen bada, hala nola bizitzarako edo osotasun fisikorako arriskua.

Kode Zibilaren 81. artikulua · Kode Zibilaren 86. artikulua

Neure kabuz eska dezaket dibortzioa?

Ezkontideetako edozeinek zuzenean eska dezake dibortzioa, bestea aurka egon arren eta aurretik banandu ez badira ere.

Zer jasotzen du hitzarmen arautzaileak?

Dibortzioaren ondorioei buruz adostutakoa jasotzen du. Kasuaren arabera, seme-alaben zaintza eta guraso bakoitzarekin emango duten denbora, mantenu-pentsioa, familia-etxebizitzaren erabilera edo ondasunen banaketa jaso ditzake.

Notarioaren aurrean dibortzia gaitezke?

Adostasunez egin daiteke, lege-baldintzak betetzen badira, emantzipatu gabeko seme-alaba adingaberik ez badago eta epaileak gurasoen esku utzitako laguntza-neurririk duen seme-alaba adindunik ez badago. Abokatu baten laguntza behar da. Familia-etxebizitzan bizi diren eta diru-sarrera propiorik ez duten seme-alaba adindunek edo emantzipatuek eragiten dieten neurriak onartu behar dituzte.

Kode Zibilaren 82. artikulua · Kode Zibilaren 87. artikulua

Nola erabakitzen dira zaintza eta guraso bakoitzarekin emango duten denbora?

Adingabeen interesa eta familiaren egoera hartu behar dira kontuan. Zaintza partekatuan, bi gurasoek zaintzen dituzte seme-alabak, elkarrekin adostutako edo epaileak ezarritako aldietan.

Hitzarmenak edo ebazpenak ordutegiak, oporrak, harremanetarako modua eta seme-alabak jaso eta eramateko baldintzak zehaztu ditzake. Ezarritakoa betetzen ez bada, gertatutakoa aztertzen dugu, epaitegian betearazpena eskatu behar den erabakitzeko.

Nola ezartzen dira pentsioak dibortzioaren ondoren?

Mantenu-pentsioak seme-alaben beharrak estaltzen ditu, eta bi gurasoen baliabideak hartzen dira kontuan. Zaintza partekatua dagoenean ere ezar daiteke.

Pentsio konpentsagarria ezar daiteke dibortzioak ezkontideetako bat bestearekiko desoreka ekonomikoan uzten badu eta ezkontzan zehar zuen egoera okertzen badio.

Zer egin daiteke mantenu-pentsioa ordaintzeari uzten bazaio?

Pentsioa ebazpen judizial batean edo epaileak onartutako hitzarmen batean ezarrita badago, hura betearazteko eska daiteke. Erreklamazioa aztertzeko, ebazpena eta egindako ordainketen zein ordaintzeke dauden zenbatekoen egiaztagiriak lagungarriak dira.

Zure egoera aldatu bada eta ordaintzeko zailtasunak badituzu, neurria aldatzeko eskaera azter dezakegu. Neurria indarrean dagoen bitartean, bete egin behar da.

Nor gera daiteke familia-etxebizitzan?

Aplikatu beharreko legearen eta familiaren egoeraren araberakoa da. Besteak beste, seme-alaba adingabeen beharrak hartzen dira kontuan. Etxebizitzaren erabilera esleitzeak ez du jabetza aldatzen.

Zer gertatzen da ondasunekin eta kontu erkideetako diruarekin?

Banaketa eta izan daitezkeen konpentsazioak aztertzeko, ezkontzaren ondasun-eraentza, ondasun bakoitzaren titulartasuna eta ezkontzan zehar egindako ekarpenak berrikusten ditugu. Ondasunen banantze-eraentza bazenuten, elkarrekin zer erosi zenuten eta dagokion legearen arabera konpentsaziorik dagokizuen egiaztatzen dugu.

Kontu erkide batetik dirua atera bada, banku-laburpenek argitzen laguntzen dute dirua nondik zetorren, zenbat atera zen eta zertarako erabili zen.

Dibortzioaren ondoren, hitzarmena edo neurriren bat alda daiteke?

Neurria ezartzean kontuan hartutako inguruabarrak nabarmen aldatu badira edo seme-alabek behar berriak badituzte, aldaketa eska daiteke. Ebazpena eta gertatutako aldaketak aztertzen ditugu, dagokion izapidea zehazteko.

Prozedura Zibilaren Legearen 775. artikulua

Eskatu lehen kontsulta

Nolakoa da lehen kontsulta?

Zure egoera eta dituzun dokumentuak zurekin aztertzen ditugu. Zer eska dezakezun, zer adostu daitekeen eta zure kasuan dibortzioa nola izapidetuko litzatekeen azaltzen dizugu.

Kontsultak 150 € balio du, BEZa barne. Gaia gure esku uzten baduzu, zenbateko hori gure ordainsarietatik kentzen dugu.

Spamaren aurkako egiaztapena *

Guri buruz

Bilbon bokazioz abokatuak gara eta aholku juridikoa behar duzun edozein legezko prozeduratan gidatzeko eta laguntzeko gaude.

Harremanetan jartzeko: web-inprimakia erabili, bidali mezu elektroniko bat, telefonoz deitu edo erabili WhatsApp.

Ahalik eta azkarren zuri erantzuteko eta Bilboko laguntza juridikorik onena eskaintzeko prest gaude.