Lambda Estudio Jurídiko · Bilbo

Jarauntsiak eta oinordetzak Bilbon

Testamentua prestatzen, jarauntsia izapidetzen edo banaketari buruzko desadostasuna konpontzen laguntzen dizugu.

Nire egoerari buruz galdetu

Nola lagun diezazukegun

Lehen urratsak egoeraren araberakoak dira: testamenturik badagoen, zorrik dagoen edo jaraunsleak ados dauden. Agiriak aztertzen ditugu eta zure kasuan zer egin behar den azaltzen dizugu.

Testamentua duten eta testamenturik gabeko jarauntsiak

Testamentua eta jarauntsiaren agiriak aztertzen ditugu. Behar denean, notario aurrean jaraunsleen deklarazioa prestatzen laguntzen dizugu.

Jarauntsia onartzea edo hari uko egitea

Ondasunak, zorrak eta aplikatu beharreko legea aztertzen ditugu, jarauntsia onartzeak edo hari uko egiteak zer ondorio dituen balora dezazun.

Jarauntsiaren banaketa eta jaraunsleen arteko desadostasunak

Ondasunak banatzeko aholkuak ematen dizkizugu, negoziazioan parte hartzen dugu eta, auzia epaitegietara iristen bada, zure interesak defendatzen ditugu.

Testamentuak eta oinordetza-plangintza

Testamentua prestatzen edo berrikusten laguntzen dizugu. Euskal zuzenbide zibileko aukerak ere aztertzen ditugu, hala nola oinordetza-ituna edo testamentu-ahalordea, aplikagarriak direnean.

Prestatu lehen kontsulta

Agiriak badituzu, ekarri zure kasuari dagozkionak:

  • Heriotza-ziurtagiria eta azken nahien ziurtagiria.
  • Testamentua, oinordetza-ituna edo jaraunsleen deklarazioa.
  • Ezagutzen dituzun ondasunen eta zorren gutxi gorabeherako zerrenda.
  • Jaso dituzun banaketa-proposamenak, akordioak edo jakinarazpenak.

Agiri guztiak bildu gabe ere eska dezakezu hitzordua.

Maiz egiten diren galderak

Nola jakin dezaket testamenturik badagoen?

Azken nahien ziurtagiriak adierazten du hildakoak testamenturik egin zuen eta zein notarioren aurrean egin zuen. Datu horrekin, eskubidea dutenek kopia eska dezakete. Azken nahien ziurtagiria (gaztelaniaz)

Zer gertatzen da testamenturik ez badago?

Lehenik, oinordetza arautzen duen beste agiririk dagoen egiaztatzen dugu, adibidez, oinordetza-itunik. Legeak ezarritako hurrenkeraren arabera oinordetu behar bada, notario aurreko jaraunsleen deklarazioak egiaztatzen du nork duen jarauntsia jasotzeko eskubidea. Notariotzaren Legea (gaztelaniaz)

Eta jarauntsiak zorrak baditu?

Erabaki aurretik, ezagutzen diren ondasunak eta zorrak aztertzen ditugu. Jaraunslearen erantzukizuna eta jarauntsia onartzearen edo hari uko egitearen ondorioak aplikatu beharreko legearen eta kasuaren araberakoak dira. Euskal zuzenbide zibila · Kode Zibila (gaztelaniaz)

Zer egin daiteke jarauntsiaren banaketari buruzko adostasunik ez badago?

Banaketa zerk eragozten duen aztertzen dugu, adibidez, etxebizitza baten balioa edo norentzat izango den. Hortik abiatuta, negoziatzeko aukerarik dagoen edo epaitegian jarauntsiaren banaketa eskatu behar den baloratzen dugu.

Esaguzu zertan lagundu behar dizugun

Kontsulta juridikoa: 150 €, BEZa barne. Gaia gure esku uzten baduzu, zenbateko hori ordainsarietatik kenduko dugu.

Guri buruz

Bilbon bokazioz abokatuak gara eta aholku juridikoa behar duzun edozein legezko prozeduratan gidatzeko eta laguntzeko gaude.

Harremanetan jartzeko: web-inprimakia erabili, bidali mezu elektroniko bat, telefonoz deitu edo erabili WhatsApp.

Ahalik eta azkarren zuri erantzuteko eta Bilboko laguntza juridikorik onena eskaintzeko prest gaude.